Gustuko al duzu proiektu irabazlea? Ona iruditzen al zaizu bailara eta Gipuzkoarentzat? Zer diozu beste hiru finalisten proiektuez? Ba al dago hiru diseinu horietan proiektu irabazleari gehituko zeniokena?
Gipuzkoa Aurrerak zure iritzia ezagutu nahi du etorkizuneko Pasaiako Badia diseinatzeko. Horretarako, partehartze prozesu bat ireki dugu proiektu irabazleari iritziak, adierazpenak, ideia berriak, iradokizunak...egin diezazkiozun. Nahi duzuna, zu ere Badiaren Bizibiberritze prozesu honen partaide izan zaitezen.
Gogoratu Lehiaketako antolakuntzak iradokizun eta iritzi guztiak hartuko dituela kontuan eta azken diseinua hobetzen lagunduko duten horiek hartuko dituela aintzakotzat.
Anima zaitez. Parte hartu!