Bi hilabeteren ondoren, Gipuzkoa Aurrerak Pasaiako Badiako hiri eremuak biziberritzeko masterplanaren aurreproiektuaren ideia lehiaketarako izendatutako epaimahaiak bere erabakia hartu du. Nazioarteko firma ezagunak iritsi ziren finalera, horien artean, S333 Architecture+Urbanism, Ezquiaga Arquitectura, Sociedad y Territorio, S. L. y WEST8 eta, azkenean, KCAP-LKS estudio holandarra izan da irabazlea. Ondorengo pausua, Pasaiako Badiaren diseinuaren aurreproiektua egitea izango da, bai epaimahaiak eta baita hiritarren egindako iradokizunak aintzakotzat hartuz.
KCAP-LKS estudio holandarra ospe handiko firma da diseinu eta arkitekturaren munduan. Momentu honetan, nazioarteko proiektu ezberdinetan ari da lanean eta 85 pertsonaz osaturiko ekipoa du Rotterdam eta Zuricheko bulegoetan banatuta. Lanik ezagunenen artean Londres, Mosku, Amsterdan edo Singapurreko proiektuak aipa daitezke.
Pasai Antxon, KCAP-LKSk itsas frente metropolitanoa egingo ditu, hirigunea itsasoraino luzatuz. Lezon ere beste itsas frente bat proiektatu da. Errenteriaren kasuan, ikerketa eta negozioetarako eraikin gunea pentsatu da. Eta, azkenik, Pasai Donibane egongo litzateke Ontziola Museo berriarekin.
Holandako estudioa beste lau ekiporekin iritsi zen finalera: S333 Architecture+Urbanism, Ezquiaga Arquitectura, Sociedad y Territorio, S. L. eta WEST8. Proiektu guztiak ikusgai egongo dira datorren asteotan Pasaia, Donostia eta Errenterian antolatutako erakusketa ibiltarian.
Erakusketarekin batera, Lehiaketaren antolakuntzak, proiektu irabazlea hobetzeko asmoz, gizartearen partehartzea sustatzeko prozesu bat garatu du,Epaimahaiak iritzi guztiak hartuko ditu aintzakotzat eta interesgarrienak sar ditzan eskatuko dio estudio holandarrari. Iradokizun horiek erakusketetan ez ezik, www.gipuzkoaurrera.net webgunean ere egin ahal izango dira. Era berean, Jaizkibiak martxan jarri zituen tailerrak ere egiten jarraituko dira, Badiaren azken diseinua egiteko.
Azken aurreproiektua, urrian
Epaimahaiko kideetako erakundeek eta hiritarrek egindako ekarpenaz gain, aurreproiektuak beste erakunde eta gizarte eragileen iradokizunak jaso beharko ditu.
(Donostialdeako Lurralde Antolakuntza, Bidasoa Beherakoa, Lurralde Plangintza Sektorialak) eta baita udal antolamenduan ere.